Osteguna,
2024ko Maiatzak09

MugaKultura

loader-image
Durango
12:09 am,
temperature icon 16°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Kultur Arok 10.000 bisita izan ditu, Mikel Urdangarin eta Markeliñeren emanaldiak bertan behera utzi arren

Ekitaldi jendetsuenak Ene Kantak taldearen ikuskizuna (1.556 lagun) eta Izaroren kontzertua (1.500 lagun) izan dira. Bi ekintza, behintzat, bertan behera geratu dira: Mikel Urdangarin eta Markeliñe zornotzarrak. 

Puro Relajo.

Durangoko Udalak oso balorazio positiboa egin du amaitu berri den eta azken bi hilabeteetan herrian ospatu den ‘Kultur Aro’ programaren inguruan. Guztira, 10.349 pertsona igaro dira ekitaldi horietatik, eta Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziak emaitzen «oso balorazio positiboa» egin dute.

Ekitaldi jendetsuenak Izaroren kontzertua (1.500 lagun) eta Ene Kantak taldearen ikuskizuna (1.556 lagun) izan dira. Herriko elkarteen ikuskizunei dagokienez, L ‘Atelier, Silboberri, Durangoko Koruak eta Kriskitin Dantza Taldearenak izan dira jendetsuenak, 700, 250, 290 eta 320 lagunekin, hurrenez hurren. Beste ekitaldi batzuk ere oso harrera ona izan dute: Puro Relajoren kontzertua (280 lagun), film laburren emanaldia (300 lagun), Azoka mikologikoa (550) eta Artisautza Azoka (1.200), besteak beste.

«Durangon Kulturarekiko gogo handia dago, eta ‘Kultur Aro’ren asistentzia datuek erakusten digute horrelako programazioek oso ondo funtzionatzen dutela. Legealdi hasieratik kultur eskaintza hobetzeko apustu garbia egiten saiatu gara, eta datu hauek gure apustua berresten digute», azaldu dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu