Tanadori Yamaguchiren lanari esker artea eta natura uztartzen dira Mañariko Angurreta harrobian
Gure iruditerian giza esku-hartzerik behar ez duten leku magikoak daude. Baina, badira beste batzuk oharkabean pasatuko liratekeenak esku-hartze horregatik ez balitz. Horixe da, hain zuzen, Angurreta Harrobia Arte Espazioaren kasua: antzinako meatze-ustiapena, naturaz beteriko parajea, gizakiaren eskuhartzeari esker ezohikoa bihurtu da. Tadanori Yamaguchi artista japoniarrak arteaz eta naturaz gozatzeko, eta, aldi berean, bisitariaren begirada zabaltzeko […]