Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:17 am,
temperature icon 11°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Datorren astelehenean zabalduko da Karmen eta Santanatxu jaietako haur danborradan izena emateko epea

Amorebieta-Etxanoko Udalak maiatzaren 29an irekiko du haurren danborradan izena emateko epea. Uztailaren 26an izango da, Santa Ana egunean, Karmen eta Santanatxu jaien egitarauaren barruan. Danborradan 5 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteek har dezakete parte, hau da, 2018 eta 2010 artean jaiotakoek.

Izena emateko epea ekainaren 9ra arte egongo da zabalik, Zelaietan edo https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus/ webgunean. Inskripzioa egiterakoan, interesdunaren izena eta jaioteguna eta arduradunaren telefono zenbakia adierazi beharko dira. Era berean, laguntzaile bezala irten nahi duten gurasoek izena eman beharko dute Zelaietan edo 946300650 telefonora deituz.


Gorputzak eta jantziak

Ohikoa denez, haurren danborrada bost gorputzek osatuko dute: sukaldariak, zuziak, fusilariak, kantinerak eta kantineroak, eta danborrariak. Udalak gogorarazi du, oro har, lehen aldiz izena ematen duten pertsonek sukaldariak izan beharko dutela; bigarren urtean zuziak izango dira; eta horrela, hurrenez hurren, lehen aipatutako ordenean. Era berean, urte horretan dagokion kidegoan plazarik ez badago, inskribatutako pertsonak aurreko urteko kidegoan errepikatu beharko du. Kidegoa esleitzeko orduan, erakundeak pertsonaren adina hartuko du kontuan, eta adinekoek lehentasuna izango dute hurrengo kidegora igarotzeko orduan. Hala ere, urtebetez parte hartzen ez bada, antolakuntzak danborradako azken partehartzea hartuko du erreferentziatzat.

Jantziei dagokienez, behin gorputza esleituta, antolatzaileek parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko duen arropa zehaztu dute:

  • Sukaldariak: galtza luze zuriak. Alkandora zuria.
  • Zuziak: galtza luze bakeroak. Alkandora zuria.
  • Fusilariak: galtza luze zuriak. Alkandora zuria.
  • Kantinerak eta kantineroak: galtza luzeak/gona urdina (arrantzale) edo bakero iluna. Alkandora zuria.
  • Danborrariak: galtza luze zuriak. Alkandora/Kamiseta zuria.

 

Entseguak

Antolatzaileek gogorarazi dute izena eman duten pertsonek entseguetako % 50era joan behar dutela gutxienez danborradan parte hartu ahal izateko.

  • Danborrariak: ekainaren 27an eta, 4, 11, 18an, 18:00etan
  • Fusilariak: uztailaren 4,11,18, 18:00etan
  • Kantinerak eta kantineroak: uztailaren 13,17,20an, 17:00etan
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu