Iurretako kofradien historia bizia zabaltzeko liburua argitaratuko dute
1973an Iurretako kofradiek “aro berri bat” hasi zuten. Urte horretan kofradia basoen kudeaketa berreskuratu zuten Durangoko Udalarekin basoen jabetzaren inguruan izandako gatazkaren ostean. Gatazka horren gainekoak, desanexioaren aldeko borroka, basoen ustiapenarekin herrian eginiko proiektuak, kofradien izenean Iurretan egin diren dinamikak eta emakumeen partaidetzarako pausoa izango dira “Iurretako Kofradiak” zer diren eta zer izan diren ezagutzera […]