Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:29 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Abadiñoko Astolako landek De Norte a Sur taldeak antolatutako Rocioko erromeria hartuko dute larunbatean

Abadiñoko Astolako landek herriko De Norte a Sur kantu eta dantza taldeak antolatutako Rocioko erromeria herrikoia hartuko dute larunbat honetan. Ekitaldiak Abadiñoko Udalaren laguntza izango du. Rocioko jantzi koloretsuek, musikak, dantzak eta usainek Astolako baselizaren ingurua beteko dute berriro, 12:15etik aurrera eta gauak ondo aurrera egin arte. 

Egitaraua Ama Birjinaren omenezko Rocioko mezarekin hasiko da, De Norte a Sur taldearen abesbatzarekin. Landan egingo den jaia egun osoan zehar ospatuko da. 13:45etik aurrera, rebujitoa aterako da, Azahar taldeak musika eskainiko du, eta ohiko gazpatxo lehiaketa egingo da, anaitasuneko herri bazkariaren aurretik. Ondoren, umeentzako jolasak eta jarduerak programatu dira.

17:00etatik aurrera askotariko postreak dastatuko dira eta emakumezko eta gizonezko erromero onenak izendatuko dira. Musikak aurrera egingo du De Norte a Sur dantza taldearen emanaldiarekin eta Onda Futura orkestraren eskutik etorriko den Diskofestarekin. Indarberritzeko, 23:00etan txokolatada izango da, eta gauerdian, jai amaiera sorpresa.

Kartela (PDF 245KB)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu