Asteazkena,
2025ko Martxoak05

MugaKultura

loader-image
Durango
5:27 am,
temperature icon 12°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 35 Km/h

Archivo para Kultura

Berrizko Kultur Etxeak hurrengo hilabeteetako kultur-programazioa aurkeztu du 

por / 20 septiembre, 2023

Urria-urtarrila bitartean 26 ikuskizun baino gehiago antolatu dira eta dantza, antzerki eta musika ekitaldiak ez dira faltako  Kultur Etxeak urrian, azaroan, abenduan eta urtarrilean hartuko duen kultur programaren berri eman du Berrizko Udaleko Kultura Sailak. Besteak beste, zine programazioa berreskuratzeaz gain, publiko guztientzako ikuskizun ugari antolatu dira; hala nola, antzerkia, musika, dantza… Hemen programazio osoa.

ARRIZABALAGA BERTAN · Bosteko 23 erakusketa ibiltaria azaroaren 22tik abenduaren 12ra izango da Amorebietan

por / 20 septiembre, 2023

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari Begoña de Ibarrak eta Arrigorriagako alkate Maite Ibarra Gotik “Bosteko 23” erakusketa ibiltaria inauguratu dute gaur arratsaldean, Arrigorriagako Euskaldun berria erakusketa aretoan. “Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak” izenburupean, María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren lanak bildu dira erakusketan. Egileak inauguraziora bertaratu dira, Iñigo Sarriugarte erakusketaren komisarioarekin batera. “Bosteko” erakusketaren […]

Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna Abadiñon egingo da larunbatean

por / 18 septiembre, 2023

KULTURA ABADIÑO 2022an antolatu zen azkenengoz, Otxandion, Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna. Aurretik, 50 urtez, Gerediaga Elkarteak koordinatzen zuen ekitaldia dantzariek eurek antolatu zuten. 2018an, lehenengo Berrizen hasi ziren, gero, pandemia etorri zen, eta gainbeheran zegoen ospakizuna eten egin zen. 2022an Otxandion, Durangaldeko herri batzuetako dantza taldeak elkartu ziren berriro. Ez da egon eta ez dago eskualdeko […]

‘Herejeen alaba’ irakurketa musikatua, gaur Dudeako San Miguel Elizan

por / 17 septiembre, 2023

Dudeako San Miguel Elizak ‘Herejeen alaba’ irakurketa musikatua hartuko du gaur arratsaldeko zazpietan. Taldekideak: Ainhoa Pineda (irakurketa) Maider López (biola) eta Ander Berrojalbiz (arrabita). Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua. Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko […]

Bidali zure Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak urriaren 15era arte

por / 17 septiembre, 2023

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza bihurtuko da abenduaren 6tik 10era. Ekoizpenen erakusketaz gainera, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste.  Kulturzaleei egitarau zabala eskaintzeko asmoz, guneetako antolatzaileak prestaketa lanetan hasi dira, eta bertara proposamenak bidaltzeko aukera zabalduko dute irailaren 15ean. Sortzaile, argitaletxe eta disketxeek hilabeteko epea izango dute euren […]

Berrizko ‘Kontulekuak’ programa 27an itzuliko da Amaia Egidazu Arruberekin

por / 15 septiembre, 2023

KULTURA BERRIZ Haurren irakurketa sustatzeko, irailaren 27an, urriaren 25ean, azaroaren 29an eta abenduaren 20an Kontulekuak programa burutuko da Amaia Egidazu Arrube idazle eta ilustratzailearen eskutik. Haur literaturarekin eta kontakizunekin gozatzeko eta irakurtzeko ohiturak sustatzeko gunea izango da. 3-5 urte eta 6-8 adin tarteko taldeen arabera, saioek 45 minutuko iraupena izango dute eta txikiek heldu batek […]

1 119 120 121 122 123 729

Bilatu