Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:28 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Herejeen alaba’ irakurketa musikatua, gaur Dudeako San Miguel Elizan

Dudeako San Miguel Elizak ‘Herejeen alaba’ irakurketa musikatua hartuko du gaur arratsaldeko zazpietan. Taldekideak: Ainhoa Pineda (irakurketa) Maider López (biola) eta Ander Berrojalbiz (arrabita).

Ander Berrojalbiz durangarra.

Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua.

Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko eta mediebalean murgilduta» bizi izan zuen kartzelako «denbora hutsean» izkiriatutako narrazio hura iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da. Horrela, Erdi Aroko musikak eta gure doinu herrikoiek laguntza ezin hobea izango dira XV. mendeko Bizkaiko lurretara bidaiatzeko, heresien garaian murgiltzeko eta sutzarretan amaitu zutenak oroitzeko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu