Berrizko ‘Kontulekuak’ programa 27an itzuliko da Amaia Egidazu Arruberekin
KULTURA BERRIZ
Haurren irakurketa sustatzeko, irailaren 27an, urriaren 25ean, azaroaren 29an eta abenduaren 20an Kontulekuak programa burutuko da Amaia Egidazu Arrube idazle eta ilustratzailearen eskutik.
Haur literaturarekin eta kontakizunekin gozatzeko eta irakurtzeko ohiturak sustatzeko gunea izango da. 3-5 urte eta 6-8 adin tarteko taldeen arabera, saioek 45 minutuko iraupena izango dute eta txikiek heldu batek lagunduta joan beharko dute.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko nahikoa izango da liburutegi@berriz.eus helbidera mezu bat bidaltzea.