FERIXA NAUSIKOAK · Sexu erasoak salatzeko 24 orduko telefonoa ipiniko du Elorrioko Udalak jaietan
Mugalari Herriko jai parekideagoak lortu eta eraso sexistarik ez izateko helburuarekin, Elorrioko Udalak larunbat honetan hasiko diren Ferixa Nausikoetarako egin duen lanketa aurkeztu du. Emakume elkarteekin sexu erasoen aurkako protokoloa berritzeaz gain, jaiak genero ikuspuntutik aztertu dituzte, eta hainbat hobekuntza proposatu dira zentzu horretan. “Guztiz onartezinak dira azkenaldian hainbat herritako jaietan eman diren sexu erasoak, […]