Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
5:53 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 26 Km/h

‘ABADIÑOSEX’ |150etik gora gaztek hartu dute parte sexu heziketako tailerretan herriko eskoletan

Mugalari

10-16 urte bitarteko 150etik gora gaztek hartu dute parte 2014an Abadiñoko Udalaren Berdintasun eta Gazteria Arloek “Abadiñosex” programaren barruan antolatutako sexu heziketako hainbat tailerretan, udal arlo horietako zinegotziek, Yanire Moreno eta Ima Zapardiezek, adierazi dutenez.

Metodologia parte-hartzailean oinarritutako tailer horiek  Abadiñoko ikastetxeetako lehen hezkuntzako seigarren mailan eta DBHko mailetan egin dira.

Ikasgeletatik kanpo, Udalak 2014an beste zortzi tailer eta zenbait ekintza ere antolatu ditu neska-mutilei informazioa emateko sexu inguruko zenbait arlotan: sexualitatea bera, maitasuna, harreman intimoak, antisorgailuak zelan erabili, e.a. Ekintza horien artean ekimen batzuk abiatu dira, gazteen artean genero berdintasuna bultzatzeko eta indarkeria sexista borrokatzeko.

Tailer horiek ematen dituen Lahia-Nahia Sexologia Elkarteko Eider Goiburuk esan duenez, saio horietan neska-mutilek aukera daukate hainbat gai taldean hausnartzeko. «Eztabaidagune horietan gazteak aske sentitzen dira euren iritziak emateko, askotan oso jarrera irekiak erakusten dituzte eta sentiarazten digute tailerrak oso tresna baliagarria direla eurentzat «, esan du.

Horrez gain, programa hori aurrera daraman hezitzaile taldeak gazteekin solastatzeko kanal bat dauka zabalik Facebook, Twitter eta Tuenti gizarte sareetan. Une honetan 251 lagunek hartzen dute parte sare horietan.

Ima Zapardiez eta Yanire Moreno ados daude azpimarratzeko herriko gazteen sexu heziketa bultzatzeko Abadiñoko Ualak egin duen apustuaren garrantzia. «Seguru gaude gazteei sexualitateari eta bikote harremanei buruzko informazioa ematea oso gauza onuragarria dela euren hezierarako. Baina ez bakarrik heziketa horri esker posible izan daitekeelako oraingo nahi etorkizuneko jarrera sexistak ekiditea, baizik eta erreferentziak ematen zaizkielako jakin dezaten nola jokatu eta zer erabaki hartu hain garrantzitsua den nerabezaroa bezalako bizitzako sasoi giltzarrian”, esan dute.

ABADIÑO AYUNTA

Abadiñoko Udala. | ARGAZKIA | Mugalari

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu