Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
2:52 am,
temperature icon 12°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

FERIXA NAUSIKOAK · Sexu erasoak salatzeko 24 orduko telefonoa ipiniko du Elorrioko Udalak jaietan

Mugalari

Herriko jai parekideagoak lortu eta eraso sexistarik ez izateko helburuarekin, Elorrioko Udalak larunbat honetan hasiko diren Ferixa Nausikoetarako egin duen lanketa aurkeztu du. Emakume elkarteekin sexu erasoen aurkako protokoloa berritzeaz gain, jaiak genero ikuspuntutik aztertu dituzte, eta hainbat hobekuntza proposatu dira zentzu horretan.

“Guztiz onartezinak dira azkenaldian hainbat herritako jaietan eman diren sexu erasoak, eta argi daukagu Elorrion horrelakoak ezin direla gertatu, beraz herritar guztiei deialdia egiten diegu Ferixa Nausikoak errespetuz eta modu aske batean gozatzeko”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

IMG_4567

Buruagaz gain, prentsaurrekoan Marije Apodaka Berdintasun teknikaria eta Aratxu Uriarte eta Maitane Lopez zinegotziak izan dira. Lopezek azaldu du iazko jaien ostean ikastaro bat antolatu zutela parekidetasunaren ikuspegitik zein hobekuntza ezarri zitekeen aztertzeko, eta bi ahulgune nagusi aurkitu zituzten: zenbait abestik helarazten duten sexismoa eta astelehenetako koadrilen jolasetan izaten den larregizko lehiakortasuna.

“Musikari dagokionez, Spotify programan Beldur Barik BBdj eta BBplaylista abesti zerrendak osatu ditugu, izan ere, bertan agertzen diren abestiak aztertu ditugueta ez dute sexismorik transmititzen. Astelehenetako jolasei dagokienez, azken urteetan polemika piztu duen gai bat da, beraz koadrilei bilera batera deitu genien eta bertan jolas berriak adostu genituen, orain arteko gizon-emakumezkoen rolak desagertarazteko asmoarekin. Modu horretan, lehiakortasuna jaitsi eta jolas parekideagoak antolatzen saiatu gara denon artean”, adierazi du Lopezek.

· Erasoen aurkako protokoloa · Ostalari zein merkatariei aurreko gomendioak luzatu asmoz, udalak gutun eta kartel bana bidaliko die jaiak hasi aurretik. Horrez gain, ostiral honetan informazio gunea atonduko da udaletxe azpian, 18:00etatik 21:00etara. Larunbaterako, berriz, “Ezetza, ezetza da” leloa duten 2000 eskumuturreko banatuko dituzte.

Horrez gain, erasorik gertatuko balitz, protokolo bat martxan jarriko du Udalak. Udal ordezkariek herritarren laguntza eskatu dute, eta erasoren bat gertatuko balitz, eguneko 24 orduetan erabilgarri izango den 688 641 996 telefono zenbakia jarriko dute.

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Saltsan (Durango)

Konfiantzazko sukaldaritza

656 78 89 43

BANNER LATERAL SALTSAN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu