Baske Street Boys, jarrera bat
Ibai Zabala Baske Street Boysen inguruan, nondik idazten hasi…?? Galdera nahiko konplexua, ia taldea bera bezainbeste. 2007ko abenduaren 22an Abadiñon ospatu zen AHTaren aurkako jaialdiko kontzertuak betetzeko asmoz elkartu zen taldea gara. Bi hilabete lehenago, inguruko gaztetxe batean, musika talde bat ikusten genbiltzala elkarreri begiratu eta hurrengoa etorri zitzaigun burura, “hauek musika talde bat egin […]