‘1937ko Martxoak 31’ batzordeaz
«Durango 1936 Elkarteak zera pentsatzen du, heldu dela garaia gaiari tinkotasunez heltzeko. 80 urte pasatu dira Durangoko herritarrek jasan zuten bonbardaketa eta metrailaketa genozidak 300etik gora hildako eta herriaren txikitzea eragin zituztenetik eta ez du inork barkamenik eskatu, ez du inongo justizia-epaitegirik basakeria hau ikertu, ezta ikertzeko agindurik eman»