Amankomunazgoak 2019-2020. ikasturtean ere #KLAK! proiektua garatuko du gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko
Durangaldeko gazte ikasleen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz, joan den ikasturtean jarri zuen martxan #Klak! proiektua Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak. #Klak! 1. eta 2. batxilergoko gazte ikasleen artean euskararen erabilera soziala bultzatzeko erronka bidezko proiektua da, motibaziotik ekintzetarako jauzia oinarri duena. Berbaro Elkarteak bideratu du eta Durangaldean batxilergoa eskaintzen duten bost ikastetxetan garatu da: San Jose […]