ETSrekin akordioa lortu ondoren, Durangoko Udalak trenbide zaharra bidegorri bihurtzeko proiektua aurkeztu du
Durangoko historiaren lehen udal kontsulta egin eta bi urtera, trenaren trazadura zaharra eraldatzeko proiektuak aurrera darrai. Duela bi aste Eusko Trenbide Sareak (ETS) «trazadura ‘askatzea’ onartu ondoren», Durangoko Udalak bertatik bidegorri bat sortzeko proiektua aurkeztu du. Proiektu horrek trena lurperatu eta hamar urte baino gehiagora herria bitan banatzen duen orbaina desagerrarazten lagunduko du. 905 metroko […]