Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
3:12 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

PLANIK BAI? · Mahastien artean Baskervanen autokarabanetan

Baskervan autokarabanak

 

· Asteburu honetan, Dendak Bai Fest azokaren baitan aukera izango da Baskervan autokarabanen ibilgailu modelo desberdinak ikusteko eta oporretako erreserbak egin nahi izanez gero, feria egunetan egiten diren erreserbak %10eko deskontua izango dute. Era berean, azokan parte hartzen eta bertako dendetan erosten dutenen artean asteburu bat autokarabanan zozketatuko dute.

Autokarabanaren munduak eskaintzen digun abantailetako bat, handiena akaso, azken orduan planak aldatzeko aukera da. Inor ez da harrituko esaten badugu, maiz, eguraldiak baldintzatzen duela gure plana, ez da gauza bera izango asteburu euritsua edo postalezko eguraldi izugarri eguzkitsua eskaintzen duenak.

Behin plana eginda, eguraldi iragarpena oso ona ez bada, eta gure motorhome-arekin irteteko asmoa badugu, azken orduan planak aldatzeko aukera izango da. Lekua baino gehiago, garrantzitsuena ametsak abiaraztea bai da!

Autokarabanentzako zerbitzu-eremua dute

Gauzak horrela, post honetan mahastien lurraldera salto egitera gonbidatu nahi zaituztegu, Euskal Herriko eta Errioxako lurren arteko banalerroa markatzen duen ardoaren kolorearen lerro mehe horretara, euskaldunen herrialdearen hegoaldeko mugako ibaiertz horretara.

Oraingo honetan, Bastida – Casalarreina – Ezcarai ingurura hurbilduko gara. Herri horiek guztiek autokarabanentzako zerbitzu-eremua dute, eta, horri esker, ez dugu inolako arazorik izango ur garbiak kargatzeko edota ur grisak hustutzeko.

Leku ikusgarria da, bai izaera familiar nabarmena duten eskapadetarako, bai gozamen gastronomikora bideratutako planetarako, ardoaren eta bere upategien mundu interesgarria alde batera utzi gabe. Azken aukera honentzat barietatea amaigabea da, azken belaunaldiko upeltegi-museotik hasi eta ardoaren xarma eta jendearen hurbiltasuna batzen dituzten upategi ezagunagoetaraino.

NATURAZ GOZATUKO DUZU

Naturaz gozatu nahi duten familiarteko planentzat, Ezkaraik eta inguruek hamaika aukera eskaintzen dituzte, ibilaldi laburretatik hasi eta egun osoa behar duten ibilaldietara. Jakina, negu-garaian bere neguko kiroletako urtaroa bere erakargarritasun nagusia bihurtzen da (azken asteetako elurteek dezente elur jeruza pilatu bai dute Demanda mendilerroan).

Post honetan Oja ibaiaren bide berdea aukeratu dugu, Ezcarai eta Haro lotzen dituena, Casalarreina-tik igarota. Ia zailtasunik gabeko bidea da, 40 km inguru dituena; distantzia luzea duenez, egun bakar batean egitea hitz handiagoak dira, baina lasai asko egokitu daitezke etapak gure aukeretara, are gehiago haurrekin joaten bagara. Herri horietaz gain, herri ugaritatik igaroko gara bidean zehar, pedalei eragiteko/astiroago ibiltzeko eta bertako kale, eraikin edo parkeez gozatzeko aukera ematen baitute, ibaiko errekastoren batean oinak freskatzea baztertu gabe (azken aukera hau noski, uda partera begira).

UDA BEGIRA

Udara begira, herri horiek duten pizgarrietako bat udal igerilekuak dira, autokarabana eremuetatik oso hurbil geratzen baitira. Bidean zehar, piknik eta kirolguneak topatuko ditugu, familiako kide gazteentzat egonaldia atsegina eginez.

· DEITU KONPROMISO BARIK: 623 16 76 86. Durangaldean gaude, zure ondoan. INFO GUZTIA HEMEN.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu