Durangoko jaietako barrakak tren zaharraren lursailean kokatuko dira eta zezen plaza TADUn
Durangoko Udalak Euskal Trenbide Sarearekin (ETS) adostu du hurrengo San Faustoetako barrakak trenaren antzinako lurretan kokatzea. Egungo gobernu taldeak horrela erantzun dio iazko jai batzordean egindako eskaerari. Duela egun batzuk Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) egindako bileran, gobernu talde durangarrak kokapen berria proposatu zuen, herritarren eskaritik hurbilago zegoela iritzita. Orain, eskaera horren ostean, barrakak […]