‘Udaberriaren aroma’, Maite Atutxa
MAITE ATUTXA Udaberriaren aroma nabaritzen da jada landa grisetan, kareharrizko mendixketan, berdez tindatzean,distirak sentitzen ditut, nire ariman eta nire azalean. Badator, Loraldia, sortuz nire bihotzean zoro-taupadak, gure espirituak zabal daitezen landa loratsuetan etzanda. Badator, etorri, zeruetatik kristalezko-uretan lotsa barik pausatzean, eta urtuz, zarata entzuten delarik izotza, ur-korrontea bihurtzean. Eta oraindik haize hotzaren hegalek behar dute […]








