‘Udaberriaren aroma’, Maite Atutxa

MAITE ATUTXA
Udaberriaren aroma nabaritzen da jada
landa grisetan, kareharrizko mendixketan,
berdez tindatzean,distirak sentitzen ditut,
nire ariman eta nire azalean.

Irudia: AMAIA ZIGORRAGA
Badator, Loraldia, sortuz nire bihotzean zoro-taupadak, gure espirituak zabal daitezen landa loratsuetan etzanda. Badator, etorri, zeruetatik kristalezko-uretan lotsa barik pausatzean, eta urtuz, zarata entzuten delarik izotza, ur-korrontea bihurtzean. Eta oraindik haize hotzaren hegalek behar dute egutegiko, beste hilabete bat nire eskuek eta aurpegiak hartzeko laztanduz eztiro, eguzkitiko izpi beroak! Ai! Udaberri!! Bihotzak aztoratu egiten dituzuna Natura geldotik sortuz bizitza, Fenix hegaztiak bezala bizitza berriztuz zeru urdin argia koloreko azpian!








