I6 talde elorriarrak kontzertua emango du ostiralean Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan
MUGA AMARAUN Elorrioko i6 taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 6an, ostirala, Amaraun Arte Fabrikan, 19:30ean. Hasiera batean, Harria taldeak zuen ostiraleko zuzenekoa eskaintzeko hitzordua, baina azken horrek ezin izango du emanaldia egin, eta i6 arituko da haren ordez. Izei Gallastegi musikari elorriarrak 11 urterekin ekin zion bere musika ibilbideari, eta ordutik hiru disko argitaratu ditu. […]





