Astelehena,
2026ko Azaroak02

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

Anonyme Popularrek Elorrion abiatuko du ‘#2 Inor’ lanaren bira, Matxalen Erzilla durangarra taldean dela

MUGA MUSIKA

Anonyme Popular egitasmoak Elorrion hasiko du ‘#2 Inor’ lan berriaren zuzeneko bira, 2027ko urtarrilaren 22an, Arriola Antzokian. Igor Elortza bertsolari durangarrak eta Rafa Rueda musikari mungiarrak abiatutako proiektuari Matxalen Erzilla Etxegibel musikari durangarra batu zaio proposamen berri honetan, biolontxeloa eta ahotsa eskainiz.

Lehenengo lanarekin 40 emanaldi egin eta bi urte eta erdi geroago dator bigarren proposamena. Aurreko ildoari jarraituz, gaur egungo munduko hiritar euskaldunaren egunerokoa kontatzen du ‘Inor’ lanak. Anonyme Popular ahozko kultura garaikidea lantzen duen talde-egitasmoa da, hitza eta ahotsa ardatz dituena.

Spoken worda eta kantua uztartzen ditu, eta hitzen izaeraren arabera aukeratzen ditu musika-estiloak: hip hopa, funka, popa eta bestelako erritmoak. Elortzaren hitzak Ruedaren musika-konponketa garaikideekin uztartzen dira, hainbat artistaren ekarpenak ere jasotzen dituen proposamenean.

Zuzeneko emanaldietarako, hirukoteak 80 minutuko ikuskizuna prestatu du. Musikaz gain, ikus-entzunezkoek, argiek eta mappingak osatuko dute oholtzako proposamena.

Elorrion abiatutako bira maiatzaren 15ean iritsiko da Durangoko San Agustin kulturgunera. Tartean, Oñati, Hernani, Tolosa eta Bilbo ere bisitatuko dituzte.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu