Asteartea,
2026ko Azaroak03

MugaKultura

[location-weather id="91313"]

I6 talde elorriarrak kontzertua emango du ostiralean Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan

MUGA AMARAUN

Elorrioko i6 taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 6an, ostirala, Amaraun Arte Fabrikan, 19:30ean. Hasiera batean, Harria taldeak zuen ostiraleko zuzenekoa eskaintzeko hitzordua, baina azken horrek ezin izango du emanaldia egin, eta i6 arituko da haren ordez.

I6 taldea.

Izei Gallastegi musikari elorriarrak 11 urterekin ekin zion bere musika ibilbideari, eta ordutik hiru disko argitaratu ditu. Orain arte bakarkako proiektua izan den i6 zuzenekoetara jauzi egiten ari da, talde formatuan. Izeirekin batera, haren arreba Irati arituko da baxuarekin, eta Lekeitioko lagun bat baterian.

Gallastegik berak konposatzen ditu abestiak, eta gitarra, baxua eta teklatuak jotzeaz gain, kantatu ere egiten du. Rocka, popa, reggaea eta rap ukituak uztartzen ditu bere proposamenak. Diskoen grabazioan instrumentu guztiak jotzeaz eta azalen diseinuaz ere arduratu izan da.

Amaraun Arte Fabrikak ostiraleko zuzeneko kontzertuen egitarauarekin jarraituko du horrela. Terrazak 18:00etatik aurrera egongo dira zabalik, eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, atean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu