Berrizek frankismoaren biktimak gogoratuko ditu astelehenean
Udalak eta Berrizko Memoriaren eta Giza Eskubideen Taldeak frankismoaren biktima guztiak oroitzeko programazio bereziaren berri eman dute. Horrela, irailaren 11n, Felipe Urtiaga eta Jose Agirre berriztarrak kolpisten aginduz fusilatu zituztenetik 86 urte beteko diren egunean, frankismoaren biktima guztien omenezko jardunaldia ospatuko da. Oroitzapenezko ekitaldiak 18:00etan hasiko dira Felipe Urtiaga plazan, udal ordezkarien parte-hartzearekin eta dantzarien […]