5.833 euro batu ziren Abadiñoko alkartasun maratoian haur minbiziaren ikerketerako
Mugalari Lehengo domekan haur minbiziaren ikerketaren alde Abadiñon egin zan alkartasun maratoian 5.833 euro batu ziren. 260 lagunek hartu zuten parte maratoian, horrelako ekimenek herritarrengan daukaten harrera onaren erakusgarri. «Oso pozik gaude jendeak eman duen erantzunarekin, ulertu duelako beharrezkoa dela horrelako ekitaldiei laguntzea eta umeen minbiziaren ikerketa sustatzea”, esan du Gazteria Arloko zinegotzi Ima Zapardiezek. […]