Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
7:25 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Enol lakuan Elorrioko salbamendurako txakurren taldeko kideei omenaldia

I. Ellakuriaga

1987eko ekainaren 12an gertatu zen helikpotero istripua, Euskadiko eta Asturiasko erreskate-zerbitzuetako kideak haur baten bila zebiltzala, Sohorni inguguruko mendietan, Europako mendietan. Bertan, zendu ziren Elorrioko salbamendurako txakurren taldeko lau kide. Igandean, istripuaren 30. Urteurrenean, omenaldia egingo diete.

Enol

Enol lakua. · ARGAZKIA · Rubén Ojeda

Istripuan Elorrioko salbamendurako txakurren taldeko lau lagun hil ziren Lourdes Verdes, Javier Gallastegui, Luis Ángel Díez eta Joseba Zabala.  Eskolako irteera batean Europako Mendietan galdu zen ume baten bila izan zuten istripua eta erreskate egunean izandako eguraldi txarrak eragindakoa izan zen.

Omenaldia Asturiaseko Printzerriko Erreskateko Txakur Unitateak antolatu du. Enol lakuan oroitarria jarrita dagoen lekuan egingo da ekitaldia igande goizean. Lore eskaintza eta minutuko isilunearen ostean, aurreskua  dantzatuko dute Garaiko dantzariek eta Asturiaseko ereserkia joko dute gaitajoleek.

Euskal Herritik ordezkaritza zabala joango da urtero egiten zaien omenaldira. Idoia Buruaga Elorrioko alkateaz gain, Garaitik autobus bete lagun, 60 pertsona joango da, tartean Gontzal Sarrigoitia alkatea ere bai. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua, Estefania Beltran de Herediak ere parte hartuko du ekitaldian, Asturiaseko Presidentziako Kontseilaria Guillermo Martinezekin batera. Eta erreskateko txakur unitateetako ordezkariak ere, Asturiasekoa eta Euskadikoa, Enol lakuan izango dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu