Abadiñoko udalak jarri ditu martxan umeendako irakurketa klubeko taldeak
Abadiñoko Udalak urriaren 30era arte zabaldu du umeendako irakurketa klubetan izena emateko epea, Argi Abad Kultura zinegotziak gaur esan duenez. Abadek azaldu duenez, ekimen horren helburua da umeak txikitatik hastea gozatzen ipuinak euskaraz irakurtzen eta entzuten, irakurtzeko ohitura modu naturalean beregandu dezaten. Bi programa eskainiko dira: «Liburutxokoa», 4-7 urte bitarteko umeentzat, eta «Poltsa ibiltaria», 8-9 […]