Osteguna,
2024ko Maiatzak16

MugaKultura

loader-image
Durango
8:46 am,
temperature icon 11°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

Amankomunazgoak Durangoko Elkartegira eramango ditu Behargintza, Adineko, Adikzioen prebentzio eta euskara zerbitzuak

Durangaldeko Mankomunitateak akordioa sinatu du Azpiegiturak sozietate publikoarekin, Behargintza, Adineko, Adikzioen Prebentzio eta Euskara zerbitzuak Durangoko Elkartegian zentratzeko. Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuak leku berrian ematen du arreta jadanik, Landako Etorbideko 4. zenbakian, bigarren solairuko modulu batean.

elkartegi

Durangaldeko Mankomunitateak aurreikusten duenez, datorren urtarrilean Eskualdeko Garapen Agentziako-Durangaldeko Behargintzako zerbitzuak eta Euskara eta Adinekoen zerbitzu mankomunatuak lekuz aldatuko dira. Zerbitzu horiek bigarren solairuko beste hiru modulu hartuko dituzte. Horrela, Elkartegiko solairu bat Durangaldeko Mankomunitateko zerbitzuek beteko dute ia erabat.

Erdigunean eta garraio publikotik hurbilago dagoen egoitza berriak Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen irisgarritasuna hobetzea ekarriko du. Gainera, zerbitzu horiek zentralizatzeko aukera ematen du, haien artean sinergiak sortzeko, kostuak arrazionalizatzeko eta euren lana egiteko baldintza hobeak lortzeko.

Akordioa

Lekualdaketa hori Durangaldeko Mankomunitateak eta Durangoko Elkartegiaren kudeaketaz arduratzen den Azpiegiturak sozietate publikoak lortutako akordioari esker egin ahal izan da. Bi  erakundeek datozen bost urteetarako kontratua sinatu dute, eta horrek egonkortasun handiagoa emango die zerbitzu mankomunatuei.

Mankomunitateak, aldi berean, Elkartegiko eraikinak dituen eta zerbitzu horiei dagozkien jarduerak gauzatzeko egokiak diren instalazio komunak erabiliko ditu. Jarduera horien artean ikastaroak eta prestakuntza-tailerrak, jardunaldiak… daude. Adikzioen Prebentzio Zerbitzua izan da Durangoko Elkartegira joan den lehengoa. Zerbitzuak joan den maiatzean ekin zion berriro aurrez aurreko jarduerari, hitzordua eskatuta, eta komunitatean, familian eta eskolan esku hartzeko eta prestatzeko programak ditu martxan, eta baita tabakoaren mendekotasuna gainditzeko eta antsietatea kontrolatzeko ikastaroak ere. Zerbitzuak bere arreta ordutegiarekin jarraituko du –9:30etik 13:30era–, eta baita harremanetarako ohiko bideekin ere, 946200520 telefono berean edo prevencion.mdurango@bizkaia.org posta elektronikoaren bitartez.

Aukera Durangoko elkarte sarearentzat

Gaur egun Behargintzak Intxaurrondon hartzen dituen lokalak libre uzteko Durangaldeko Mankomunitateak hartutako erabakiak udal instalazio horiei erabilera berriak emateko atea ireki du. Horrela, Durangoko Udalak duela denbora gutxi mahai gainean jarri duen elkarteen espazioen arazoari erantzuteko aukera sortzen da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu