Dendak Bai elkarteak eramateko edalontzi berrerabilgarrien zerbitzua martxan jarri du Durangoko 19 tabernatan
Dendak Bai merkataritza eta ostalaritza elkarteak “guk, Durango” sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan ekainaren 1etik abenduaren 31ra. Eramateko edalontzi berrerabilgarrien zerbitzu bat ezarriko da eta horrela, Irri Sarriren ekimenera batzen da, edalontzi berrerabilgarrien depositu zerbitzu hau Euskal Herriko hainbat herritatik zabaldu duen enpresa dena. Udalaren babesa ere badu. Kanpaina honetan Durangoko ostalaritza izango da protagonista eta […]