Astelehena,
2024ko Apirilak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:47 am,
temperature icon 7°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Elorrioko Musikaireren edizio berria uztailaren 3an hasiko da Ganondo parkean

Idoia Buruaga alkateak eta Julene Lazkano Kultura, Jai eta Gazteria zinegotziak Musikaireren hurrengo edizioaren programazioa aurkeztu dute gaur goizean emandako prentsaurrekoan. 1998an hasi zen musika jaialdiak bere ohiko formatua berreskuratu du, eta uztaileko asteburuetan eta abuztuaren 1era arte ez dira faltako hainbat musika estilotako eta antzerki emanaldiak.

Sin título-1

“Elorrio beti izan da aitzindaria kulturaren aldeko apustuari dagokionez, iaz ere egin genuen, egoerari egokitutako jaialdiarekin batekin, eta aurten ere berretsi egingo dugu kultura, kulturgintza eta musikaren aldeko apustua, eta, zelan ez, Musikaire aisialdirako alternatiba segurua eta aberasgarria izango da”, adierazi du Idoia Buruagak. Edizio berri honetarako 13 ikuskizun programatu dira, Jazz, Soul-Folk, Blues, Rock Folk eta antzerkia.

Horien artean, besteak beste, hauek nabarmentzen dira: estatuko soul eta funk musikaren eszenan erreferentea den Freedonia banda; euskal musika tradizionala eta Big Banden sonoritatea uztartzen dituen errepertorioa duen EIJO; The Cuban jazz syndicateren eskutik datorren Latin Jazz onena; “Lurra eta Bidea” proiektua interpretatuko duen María Berasarte abeslaria, bertan bere historia bere lurrari eta jatorriari oda gisa irudikatuz; Poprocketik eta skatik hasi eta flamenkotik igaroz jazzera eta bluesera helduko den errepertorioa ekarriko duen Juanma Urriza bateria-jotzailea.

Gainera, umeentzako ikuskizunak ere izango dira: Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta Ene Kantak. Horiek guztiak, Musikaireren erritmoan izango ditugun ikuskizun guztien adibide bat baino ez dira.“Kulturarentzat zaila izan den urtea igaro ostean, Musikaireren jatorrizko formatua eta esentzia berreskuratu ditugu. Ohi bezala, Elorrio prest dago uztailaren 3tik abuztuaren 1era arte Elorriarrek gehien espero duten jaialdia jasotzeko: Musikaire.

 Ikuskizun guztiak Ganondo parkean egingo dira

Gainera, ikuskizun guztiak Ganondo parkean egingo dira, leku ezin hobea izango da hilabetez herritar guztiei eskaintza zabala eskaintzeko eta ikus-entzule guztiek gozatuko dituzten hainbat emanaldi jasotzeko. Musikairek aurten ekarriko dituen ikuskizunez gozatzeko aukera paregabea eta segurua da, kultura segurua delako”, adierazi du Julene Lazkanok. Eszenatokiak eta ordutegiak Eszenatokiei dagokienez, ikuskizun guztiak Ganondo parke berrian egingo dira. Berdegune hori oso egokia da egungo osasun-neurri guztiak betez eskainiko diren emanaldi guztiak jasotzeko, guztien segurtasuna bermatzeko eta ikuskizun ugariz modu osasungarri eta dibertigarrian gozatu ahal izateko.

Programazio osoa ezagutzeko: www.musikaire.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu