Udazken Zornotzako Txistulari Taldeak botako du txupinazoa Amorebieta-Etxanon uztailaren 15ean
Datorren uztailaren 15ean, Karmen egunaren bezperan, Amorebieta-Etxano 2022ko jaietan murgilduko da. Pandemiaren ondoren, zornotzarrek inoiz baino ilusio eta gogo handiagoz hartuko dute aurtengo edizioa. Aurkezpen ekitaldian, Andoni Agirrebeitia alkateak, Luciano Martínez Kultura eta Kirol zinegotziak eta Ainhoa Salterain Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak aurtengo edizioak izango dituen jarduera eta berrikuntzak aurkeztu dituzte. Andoni Agirrebeitia pozik […]