ETS, Zetak, OBK, Kalakan, Rebeca, Delirium Tremens edo Olatz Salvador, Amorebieta-Etxanoko jaietan
Hogei bat talde eta bakarlari inguru igoko dira udalerriko hainbat tokitan jarriko diren bi agertokietara: Zubiondo eta Zelaieta. Amorebieta-Etxanoko Udala uztailaren 15etik 27ra ospatuko diren 2023ko Karmen eta Santantxu jaien prestaketan murgilduta dago. Urtero bezala, Amorebieta-Etxano musikaz, kolorez, gastronomiaz, antzerkiz eta abarrez beteko dute hamahiru egunez. Gaur, maiatzak 31, zornotzarrek zein bisitariek festetan izango dituzten […]