Amorebietako Larrea kiroldegiak ostegunean irekiko du uztaileko ikastaroetarako aurre-inskripzioa
MUGA AISIA Aurre-inskripzioa egiteko epea ekainaren 11ra arte egongo da zabalik, eta kiroldegian bertan edo amorebieta-etxano.eus webgunean eman ahal izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako Larrea Kiroldegian. Horrela, adin guztietako zornotzarrek kirola egin ahal izango dute: helduentzat ohiko spininng, G.A.P eta pilates ikastaroak egongo dira, arratsaldez. Aurtengo eskaintza goizetara ere zabaldu da, entrenamendu orokorrean […]