Zazpi musika talde igoko dira aurten oholtzara, Arriolako Jazz Blues jaialdian
Zazpi musika talde igoko dira aurten oholtzara, Arriolako Jazz Blues jaialdian. Ostegunean izango da lehenengo kontzertua eta hilaren 20an azkena. Izen handiko musikariak, askotariko jatorrietakoak, izango dira protagonista. Lehenengoak Rumbling Lips bikotea osatzen duten donostiarrak izango dira. 60ko eta 70eko hamarkadetako rockaren eta psikodeliaren eraginak jasotzen dituzte beraien abestietan, eta eszenaratze txundigarriarekin eskaintzen dizkiete kantuak […]