Durangoko Udalak euskal dantzen erromeriak antolatuko ditu datozen hilabeteetan Ezkurdiko kioskoan
Durangoko Udalak, euskal dantzak sustatzeko eta Durangoko Ezkurdi plaza alaitzeko asmoarekin, euskal dantzen erromeriak antolatuko ditu datozen hilabeteetarako. Hilean behin, musika jarriko da Ezkurdiko kioskoan, bertaratuko diren pertsonek dantza ahal izateko. Hilabetero musika eta dinamizazioa jarriko den arren, hiru hilabetero behin erromeria talde esanguratsu bat etorriko da Durangora. Programa honekin hasteko, Aiko Dantza Taldea etorriko […]