Larunbata,
2024ko Maiatzak18

MugaKultura

loader-image
Durango
1:13 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 53 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Durangoko Udalak euskal dantzen erromeriak antolatuko ditu datozen hilabeteetan Ezkurdiko kioskoan

Durangoko Udalak, euskal dantzak sustatzeko eta Durangoko Ezkurdi plaza alaitzeko asmoarekin, euskal dantzen erromeriak antolatuko ditu datozen hilabeteetarako. Hilean behin, musika jarriko da Ezkurdiko kioskoan, bertaratuko diren pertsonek dantza ahal izateko.

Aiko Dantza Taldea Durangon.

Hilabetero musika eta dinamizazioa jarriko den arren, hiru hilabetero behin erromeria talde esanguratsu bat etorriko da Durangora. Programa honekin hasteko, Aiko Dantza Taldea etorriko da Durangora, otsailaren 12an.

Programa honen egutegia hurrengoa izango da:

  • Otsailak 12
  • Martxoak 12
  • Apirilak 9
  • Maiatzak 7
  • Ekainean: “Euskal Jaiak” programaren barruan
  • Uztailak 9
  • Irailak 10
  • Urrian: San Fausto Jaien programaren barruan
  • Azaroak 12
  • Abendua: Gabonetako programaren barruan

“Aspaldian galduta zegoen ohitura hau berreskuratu nahi dugu, Durangok beti izan duelako erromeriekiko eta dantzarekiko sentsibilitate berezia. Horregatik, hilean behin erromeria Durango erdira ekarriko dugu, hain zuzen, duela oso gutxi berritu dugun Ezkurdiko kiosko mitikora”, adierazi dute Julian Rios alkateordeak eta Juanan Bueno zinegotziak.

Emanaldi hauek Euskal Jaiak, San Fausto Jaiak eta Gabonetako programekin ekitaldiekin koordinatuko dira. Saioak Ezkurdiko kioskoan egingo dira, larunbatetan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Euria izanez gero, Andra Mariko elizpean egingo dira.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu