Durangoko Azokak eztanda egingo du 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi baino gehiagorekin
Durangoko Azokak 57. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan antolatutako prentsaurrekoan. Azokak ohiko formatua berreskuratuko du aurten, bi urte bereziren ostean, eta abenduaren 7tik 11ra euskal kulturaren «eztanDA!» bizitzeko prest agertu dira antolatzaileak. Horretarako, 930 kultur nobedade egongo dira eskuragarri Landako guneko 248 erakusmahaitan: 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 […]