‘Durango Kantari’ taldea sortu du Udalak eta lehen ekimena igande honetan ospatuko dute
Euskal Herriko zenbait herritan bezala, Durangon ere modu informalean zenbait durangar kalera irteten ziren herria kantuz alaitzera. Orain, Durangoko Udalaren laguntzaz, ‘Durango Kantari’ ekimena sortu berri da, kaleko giroa abestiz alaitzeko. Ekimena aurkeztu asmoz, talde berri honetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute udaletxean. Lehen ‘Durango Kantari’ igande honetan ospatuko da, otsailaren 26an, 11:30ean Andra Maritik abiatuta. […]