Ostirala,
2024ko Maiatzak10

MugaKultura

loader-image
Durango
6:29 pm,
temperature icon 27°C
Humidity 33 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Albaceteko Angelus Apatrida taldeak osatu du Abadiñoko Koba Live jaialdiaren hurrengo ediziorako kartela 

Albaceteko Angelus Apatrida talde ospetsuak itxiko du Udalak eta Sugaar Musika Elkarteak antolatutako Koba Live Abadiño 2023 metal eta rock jaialdiko kartela. Angelus Apatrida ekainaren 24an iritsiko da Abadiñora, bira betean murgilduta, urtarrilean hiru sold out (sarrera guztiak salduta) lortu eta Bilbon kontzertu baterako 1.400 sarrera saldu eta gero. 

Angelus Apatrida taldea.

Angelus Apatrida 2000ko martxoan sortu zen, eta aise lortu du ospe handia Thrash metal modernoaren barruan. Nazioartean ospea duen Estatuko talde bakarrenetakoa da, 2006an “Evil Unleashed” debutarekin mundu mailako eszenan sartu ondoren. Angelus Apatridak Century Media Records ospetsuarekin kontratua sinatu zuen 2009an. Ustekabeko lorpena estatuko metal banda batentzat, zalantzarik barik.

Guillermo Izquierdo gitarra-joleak, José Izquierdo baxu-joleak, Víctor Valera bateria-joleak eta David Álvarez gitarra-joleak osatu dute beti taldea. Angelus Apatridak etengabe eboluzionatu du, generoa birdefinitzen duten eta zuzenean Thrash metalaren barruan dauden disko ikaragarriak kaleratuz.

“Kartel honek ez die inolako inbidiarik inguruko beste jaialdiei»

“Denbora asko daramagu KOBA Live kartela lantzen, kalitatezko taldeek osatutako multzo orekatua eskaintzeko, estilo askotakoa. Bertan, nazioartean ospea duten taldeez gain, bertako metalarentzako lekua gordetzen dugu” azaldu du Argi Abad Kultura eta Gazteria zinegotziak.

Abadiñoko Sweet Rage taldea.

Hauek dira KOBA Live Abadiñoren bigarren edizio honetarako kartela osatuko duten gainerako taldeak: El Altar del Holocausto, Primal Fear alemaniarrak, Sweet Rage, Mosh eta Blackhearth. KOBA Live Abadiño ekainaren 24an ospatuko da Traña-Matienan eta sarrera doakoa izango da.

Durangoko Blackhearth taldea.

“Kartel honek ez die inolako inbidiarik inguruko beste jaialdiei, oso apustu indartsuak ditu, eta oraindik ere sorpresa batzuk geratzen zaizkigu, eta horien berri emango dugu. Baina sei banda hauek agenda metalero guztietan ekainaren 24an apuntatzeko nahikoa pizgarri dira”, azaldu du Sergio Correa SUGAAR Musika Elkarteko programatzaileak.  

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu