Larunbata,
2024ko Maiatzak04

MugaKultura

loader-image
Durango
5:30 am,
temperature icon 17°C
Humidity 65 %
Ráfagas de viento: 47 Km/h

‘Durango Kantari’ taldea sortu du Udalak eta lehen ekimena igande honetan ospatuko dute

Euskal Herriko zenbait herritan bezala, Durangon ere modu informalean zenbait durangar kalera irteten ziren herria kantuz alaitzera. Orain, Durangoko Udalaren laguntzaz, ‘Durango Kantari’ ekimena sortu berri da, kaleko giroa abestiz alaitzeko. Ekimena aurkeztu asmoz, talde berri honetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute udaletxean.

Lehen ‘Durango Kantari’ igande honetan ospatuko da, otsailaren 26an, 11:30ean Andra Maritik abiatuta. Bertan, Udalak eta Egundo I elkarteak elkarlanean prestaturiko 98 abestiz osatutako 100 liburuxka banatuko dira bertaratzen direnen artean. Ospakizun hau bi hilerik behin ospatuko da, hileko azken igandean, eta hurrengo saioak, beraz, apirilean, ekainean, abuztuan, urrian, abenduan izango dira.

“Udaleko Kultur Sailetik zenbait ekimen berri antolatu ditugu azken urteetan kaleak biziberritzeko, hor daude, besteak beste, ‘Plazara’, ‘Dantzaro’, ‘Kulturaro’ edota beste ekimen batzuk. ‘Durango Kantari’ beste ekimen berri bat da, euskal kantutegi tradizionala, modernoa eta beste hizkuntza batzuetako abestiak lau haizetara zabaltzeko. Durango bizi eta alai bat nahi dugu, eta horrelako ekimenek helburu hori lortzen laguntzen dute”, adierazi dute udal ordezkariek.

Egundo I

Proiektu honen aurrekaria ‘Egundo I’ elkartea izan zen, urteetan aldiro elkartzen dena eta kaleetatik kantak abesten dihoana. ‘Durango kantari’ elkarte horrekin egindako elkarlanetik abiatu da, eta adostutako kantutegian kanturik gehienak euskaraz dira, baina badaude ere batzuk gazteleraz, ingelesez, asturieraz, catalanez, eta abar. Liburuxka hauek kantatzen animatzen diren pertsonei banatuko zaizkie. Liburuxka PDFan ere eskuragarri dago hurrengo loturan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu