Enrike Renteria eta Zintzilik lehiaketak Amorebieta-Etxanon martxan daude
Aurten ere bi modalitate izango ditu lehiaketak: tradizionala, uztailaren 10ean aire librean egingo dena; eta ‘Zintzilik’, Amorebieta-Etxanoko balkoietan zintzilikatuko diren loneta mitikoetan egindako artelanak sarituko dituena. Zabalik dago azken honetan izena emateko epea. Zornoza Arte eta Kultura elkarteak, Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren edizio berri bat antolatu du aurten, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. […]