Asteazkena,
2024ko Maiatzak01

MugaKultura

loader-image
Durango
4:48 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 79 %
Ráfagas de viento: 24 Km/h

Enrike Renteria eta Zintzilik lehiaketak Amorebieta-Etxanon martxan daude

 

 

 

  • Aurten ere bi modalitate izango ditu lehiaketak: tradizionala, uztailaren 10ean aire librean egingo dena; eta ‘Zintzilik’, Amorebieta-Etxanoko balkoietan zintzilikatuko diren loneta mitikoetan egindako artelanak sarituko dituena. Zabalik dago azken honetan izena emateko epea.

 

Zornoza Arte eta Kultura elkarteak, Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren edizio berri bat antolatu du aurten, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. XXIV. edizio berri hau uztailean izango da jokoan eta bi modalitate izango ditu: pintura-lehiaketa tradizionala, uztailaren 10ean aire zabalean egingo dena; eta, ‘Zintzilik’, loneta gainean egindako artelanak sarituko dituena. Azken hauek Zelaieta Zentroan entregatu beharko dira ekainaren 23a baino lehen.

Pintura lehiaketa aire librean

Lehiaketa tradizionala aire zabalean egingo da, Amorebieta-Etxanoko herrigunean, eta pintura-motibo izango da inguru horretan dagoen edozein elementu; baldintza bakarra da margotzea markatutako eremuaren barruan egitea. Lehiaketaren oinarrietan zehazten den bezala, lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, baina ez du sinatuta egon behar; teknika eta erabili beharreko neurriak libreak izango dira.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek egun berean eman ahal izango dute izena Zelaieta Zentroan, 09:00etatik 11:00etara; eta baita mezu elektroniko bidez ere,  saczornoza@gmail.com helbidera idatzita. Hala ere, antolatzaileek gogorarazi dute mihisea edo euskarria lehiaketaren egunean bertan zigilatuko dela. Halaber, obren harrera uztailaren 10ean bertan egingo da, 16:00etatik 17:00etara, Zelaieta Zentroan. Obra entregatzen den momentuan, 14 urtetik gorako parte-hartzaileek 15 euroko dieta izango dute.

Epaimahaia arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta 7 sari izango dira, 500 eurotik 150 eurora bitartekoak, hurrenez hurren, lehenengotik seigarrenera; 150 euroko sari bat ere izango, saririk jaso ez duen herriko obra onenarentzat. Nolanahi ere, epaimahaiak sari bakoitzari esleitutako kopuruak banatzea edo aldatzea iradoki ahal izango du, aurkeztutako obren kalitatearen arabera. Sari-banaketa uztailaren 10ean egingo da, 18:00etan, eta saritutako lanak Zelaieta Zentroan erakutsiko dira uztailean. Era berean, obra horiek SAC Zornotzaren esku geratuko dira, eta erakusketan egongo dira salgai; bildutako dirua helburu sozial baterako izango da. Sarituak izan ez diren lanak egun berean jaso beharko dira, eta antolatzaileek gogorarazi dute jaso ez diren lanak euren esku geratuko direla.

`Zintzilik´ lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik

`Zintzilik’ arte lehiaketan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea Zelaieta Zentroko harreran edo 94 630 06 50 zenbakian; lonetak ere eskuragarri dituzte Zelaieta Zentroan bertan. Hauek 1,30×1,50 metroko neurria izan behar dute, ehun sendokoak izan behar dira, eta lonetaren ertzean 4 mm diametroko botoi zuludunak izan behar dituzte. Baldintza horiek nahitaezkoak dira, obrak herriko balkoietan erakutsiko baitira.

Lanak entregatzeko epea ekainaren 23ra arte egongo da zabalik Zelaieta Zentroko harreran. Antolatzaileek gogorarazi dute obrak biribilduta entregatu behar direla, hau da,  tolestu gabe, eta inskripzioaren egunean jasotako fitxa grapatuta izan behar dutela. Era berean, parte-hartzaileek 20 euroko dieta jasoko dute obra entregatzen duten egunean. Lanen erakusketarako bi gune egokituko dira: alde batetik, lehiaketa gunea, ‘2022 Zintzilik’ lanak egongo diren eremua; eta, bestetik, erakusketa gunea, beste edizio batzuetako ‘Zintzilik’ lanak ikusgai egongo diren lekua. Euren etxeetan ‘Zintzilik’ bat eskegi nahi duten herritarrek bat eskuratu ahal izango dute ekainaren 28tik 30era bitartean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Zornoza Arte eta Kultura elkartearen egoitzan (Harrison eraikina, 6).

Epaimahaia adituek osatuko dute eta lau sari egongo dira: 1go saria, 500 eurokoa; 2. saria, 300 eurokoa; 3. saria, 150 eurokoa; eta publikoaren saria. Azken sari horretarako botoa eman nahi dutenek Zelaietan jarriko duten hautestontzian izango dute aukera, ekainaren 4, 5 eta 6an. Kasu horretan ere, epaimahaiak iradoki ahal izango du sari bakoitzari esleitutako kopuruak banatzea edo aldatzea, aurkeztutako obren kalitatearen arabera. Sari-banaketa uztailaren 10ean izango da, 18:00etan, Zelaieta Zentroan, eta obrak balkoietan erakutsiko dira uztailean zehar.

Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta saritu gabekoak irailaren 5etik 9ra bitartean erretiratu beharko dira Zelaieta Zentroan; antolatzaileek askatasunez erabili ahal izango dituzte jaso ez diren obrak.

Enrike Renteria, artista autodidakta

Enrike Renteria Mardaraz 1900eko otsailaren 9an jaio zen Larrean, Amorebieta-Etxanon. Autodidakta, Kaitanako eskolan hasi zen margotzen. 1924an Juan Gorbea eta Luis Iceta Athleticeko kapitainak ezagutu zuten, eta Isidoro Guinea eta Antonio de Guezala margolariei erakutsi zieten bere obra. Urte horretan bertan, Euskal Artisten Elkartean sartu zen, eta elkarte horretako kide izan zen 1937an elkartea bera desegin zen arte.

Renteria bokazioz zen margolaria. Bere bizitzan zehar jarrera hori bere horretan mantendu zuen eta gogor borrokatu zuen margotzen jarraitzeko. Horrela, Renteria, pintura ariketari emana, beti egon zen ingurune naturalaren berezko ñabardurei adi. Distira edo isla bat, euriaren hezetasuna, egunsentiko lainoa edo sartaldeko eguzkiaren berotasuna dira bere koadroetan irudikatutako motiboetako batzuk. Aire zabalean, ñabardura bakoitza irudikatzeko gai zen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu