Asteazkena,
2024ko Abenduak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:39 am,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Archivo de autor

Zazpigarren kofradiatik

por / 6 septiembre, 2023

«Oromiñoko gure txabolatik osaba Jabi Gerediagaren bila pasatzen ziren “gizon onak”, basoa garbitzen joateko; Laixiar egunaren bezperan harako bidea atontzeko ere makinatxo bat lagun ikusi izan dut;  gure aita ere, kofradietako “gizon ona” ez da izan inoiz, baina laguntzen ibilitakoa bai; gero, Laixiar egunerako, batez ere izeko Maite, baina ama ere tartean, kafea lapiko handian egiten ibiltzen zen…».

Kafraga Kultur Elkarte sortu barriak ‘Albokan’ Rolla’ jaialdia antolatu du Mañarian ekainaren 10erako

por / 1 junio, 2023

Izaskun Ellakuriaga Kafraga Kultur Elkarte sortu barriak Albokan’ Rolla jaialdia antolatu du Mañarian ekainaren 10erako. Egun osoko jaia izango da, goizeko 10:00etan hasi eta goizaldera arte. Pilota partiduak, kalejira, bazkaria eta musika kontzertua Mockers, Nevada eta The Riff Truckers taldeekin. IKUSI EGITARAUA.  Kafraga Kultur Elkartearen atzean Mañariko herritar talde bat dago. Elkartea herrira zabalik egotea […]

Juan Uribe Alberdi izan da Durangoko Martxoaren 31ko lekukoa

por / 3 abril, 2023

Izaskun Ellakuriaga Gerediaga Elkarteak eta Kriskitin dantza taldeak antolatzen duten oroimen ekitaldian 96 urteko Juan Uribe Alberdi durangarra izan da protagonista. Herriak herriari egiten dion ekitaldian, 1937ko martxoaren 31ko lekuko modura, berak jarri zuek lora-erramua Andra Mariako elizaren zutabeetako baten dagoen oroit-plakaren azpian. Juan Uribe Alberdik 10 urte zituen Durango bonbardatu zutenean. Aitarekin, “Kornelioren txaletean” […]

Ibilaldiak datorren asterako kultur ekitaldiak antolatu ditu Elorrion

por / 7 octubre, 2020

Izaskun Ellakuriaga Bigarrenez utzi behar izan dute Ibilaldia jaia Elorrion. Lehenengo maiatzeko hitzordua izan zen, eta orain, urriaren 18rako iragarri zutena. Alternatiba modura, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ikusle kopuru mugatuekin eta beharrezko segurtasun neurriak betez.   Ibilaldia elkartetik jakinarazi dutenez, urriaren 12an, 18:00etan, ‘Gora Kasete!‘ umeentzako ikuskizuna izango da ikastolan. Gainera, urriaren 14an, ordu […]

ARGAZKI ZAHARRAK · Durangaldeko zazpi herritan maiatzaren 25ean zabalduko dabez elizak

por / 8 mayo, 2020

Izaskun Ellakuriaga Abadiño, Durango, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Otxandioko udalerrietako parrokiek Tabira pastoral-barrutia osatzen dute. Ohar bidez ezagutzera eman dute konfinamenduko neurriak arintzeko bigarren fasean zabalduko dituztela elizak. Hori bai, beti ere neurri batzuk hartuta: – Eliza erdia bakarrik bete ahal izango da, distantziak zainduz. – Hileta mezak ospatuko dira, baina gorpu barik. – […]

Urte osoa izango da aurten Zaldai mendi taldeak proposatutako erronkarako

por / 22 enero, 2020

Izaskun Ellakuriaga #zaldaimenierronka2020 hasi dute Iurretan. Zaldai Mendi taldeak, dagoeneko laugarren urtez, mendizaletasuna bultzatu eta Euskal Herriko zein Pirinioetako mendiak ezagutzera emateko helburuagaz eratutako ekimena da. Aurten, gainera, 2020 urte osoa izango da erronka burutzeko. Izan ere, erronkako emaitza eta sari-banaketa hurrengo urteko lehen hilabetera atzeratu dute.   Erronkan zelan izena eman, zelan parte hartu […]

Txaber Altube abadiñarrak Mikel Laboa bertso sariketaren zortzigarren edizioa irabazi du

por / 13 enero, 2020

Izaskun Ellakuriaga Txaber Altube Sarrionandia abadiñarrak Mikel Laboa bertso sariketaren zortzigarren edizioa irabazi du. 21 urteko abadiñarra Donostiako Kafe Antzokian (DOKA) beste bost bertsolariri gailendu zitzaien: Iker Ormazabal Tturko (Hernani), Aissa Intxausti (Lekeitio), Xabat Illarregi (Leitza), Maddi Aiestaran (Beasain), eta Oihana Arana (Eskoriatza). Gai jartzaile lanetan Xabier Zufiria aritu zen. Txaber Altubek berak Mugalariri adierazi […]

1 2 3 15

Bilatu