Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
9:18 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Kafraga Kultur Elkarte sortu barriak ‘Albokan’ Rolla’ jaialdia antolatu du Mañarian ekainaren 10erako

Izaskun Ellakuriaga

Kafraga Kultur Elkarte sortu barriak Albokan’ Rolla jaialdia antolatu du Mañarian ekainaren 10erako. Egun osoko jaia izango da, goizeko 10:00etan hasi eta goizaldera arte. Pilota partiduak, kalejira, bazkaria eta musika kontzertua Mockers, Nevada eta The Riff Truckers taldeekin. IKUSI EGITARAUA. 

Kafraga Kultur Elkartearen atzean Mañariko herritar talde bat dago. Elkartea herrira zabalik egotea nahi dute eta horretarako herrian zabalduko den galdetegi baten bitartez mañariarrek kultur arloan dituzten kezkak ezagu nahi dituzte.

Elkartearen sustatzaileek MUGAri egindako adierazpenetan nabarmendu dute “beste garai batzuetan baino indibidualistagoa den une batean” egitasmoa aurrera ateratzen saiatuko direla eta “jendearen konpromisoa lortzen” saiatuko direla: “Gure artean kudeatzea eta herrikoek parte hartzea, hori da saiatzen ari garena, jendeak konpromisoa har dezala eta hori gaur egun asko da «.

 Kafraga Kultur Elkartearen helburuak

Elkartea sortze prozesuan dago orain, baina helburuak finkatu dituzte. Kultur ondare inmateriala eta materiala zaintzeko ikerketak bultzatu nahi dituzte, eta ondarearen ezagutarazteko ekintzak antolatzea, besteak beste, hitzaldiak eta ibilbideak. Euskara eta kultura bultzatzeko ekitaldiak ere proposatuko dituzte. Eta Mañaria zein inguruko natur ondarea kudeatu, zaindu eta berreskuratzeko helburuarekin lurrak erosi eta erabilera emakidak lortze be bada elkartearen helburua.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu