Asteartea,
2024ko Ekainak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:10 pm,
temperature icon 22°C
Humidity 71 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

Archivo de autor

GURE ESKU DAGO · Etorkizuna erabakitzeko bidean zer pausu eman daitekeen ezagutzeko Durangoko elkartegia jendez beteta

por / 13 marzo, 2017

I. Ellakuriaga Durangoko Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, David Fernandezek (CUP alderdiko ordezkaria) eta Ortzi Letamendiak (EHE-UPVko irakaslea) Landakoko Elkartegiko aretoa bete egin dute asteburuan.  “Katalunia eta Euskal Herria  bere etorkizuna erabakitzeko bidean” izenburupean eskaini zuten hitzaldia. Durangon, maiatzaren 7an egingo da herri kontsulta. Asteartero batzen dira hainbat durangar hitzorduari begirakoak antolatzeko.

OTXANDION AZOKA · Gabonetarako Euskal Herriko produkturik onenak erosteko aukera igandean

por / 9 diciembre, 2016

Izaskun Ellakuriaga Kementsu Elkarteak antolatuta, igandean, abenduaren 11n,  baserriko produktuen azoka egingo da Otxandion. Gabonetako erosketei begira Euskal Herrian ekoiztutako jatekorik onenak aukeran izango dute erosleek. Guztira, 40 postu inguru izango da. Baserriko produktuez gain, artisautza azoka ere egongo da. Igandean jendea Otxandiora erakarteko asmoz, gainera, kirol proba garrantzitsuak antolatu dituzte. · Herri kirola · […]

GURE ESKU DAGO · Elorrioko zozketak baditu zenbaki irabazleak

por / 3 octubre, 2016

I. Ellakuriaga 8000 errifa saldu eta gero asteburuan Elorrioko Gure Esku Dago plataformak zozketa egin du. Herriko merkatari eta establezimendu guztiek parte hartu dute ekimenean, gainera. Zozketan bertan, 10. zenbaki saridunaren jabea agertu da. Ia besteak ere agertzen diren hurrengo orduetan. Elorriok 2017ko galdeketari ekiteko hauspoa izan dela errifari esker lortutakoa adierazi dute antolatzaileek.

ABADIÑO · Katalamixon Aisialdia Elkartea gaur aurkeztuko dute

por / 30 septiembre, 2016

I. Ellakuriaga Bi hitzordu izango dira aurkezpenerako: 18:00etan Zelaietan, Txanporta kultur etxean eta 19:00etan Matienan Errota Kultur etxean. Orain dala bi urte Abadiñon auzo ezberdinetako gazteak elkar ezagutu eta aisialdi alternatibo bat eskaintzeko helburuarekin begirale gazte talde bat elkartu eta Abadiñoko gaztetxoei asialdi euskalduna eskaintzen hasi ziren. Bi urteko esperientzia abiapuntu, talde modura eratzea erabaki […]