Zazpigarren kofradiatik
«Oromiñoko gure txabolatik osaba Jabi Gerediagaren bila pasatzen ziren “gizon onak”, basoa garbitzen joateko; Laixiar egunaren bezperan harako bidea atontzeko ere makinatxo bat lagun ikusi izan dut; gure aita ere, kofradietako “gizon ona” ez da izan inoiz, baina laguntzen ibilitakoa bai; gero, Laixiar egunerako, batez ere izeko Maite, baina ama ere tartean, kafea lapiko handian egiten ibiltzen zen…».