Amparo Ereñaga, Marisa Barrena eta Landako Eskolako ikasleak izango dira aurtengo San Faustoetako txupineroak
Urriaren 12an, arratsaldeko zazpietan, hasiko dira San Faustoak hiru urteko geldialdiaren ondoren. Eta aurtengo txupina botatzeko ardura Marisa Barrena (1951) eta Amparo Ereñaga (1957) emakume durangarrena izango da, urte luzeetan herriko eragile kultural eta sozialetan, eta, batez ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean eginiko lanagatik. Urriaren 15a, larunbata, Txupinazo Txikiaren txanda izango da. Aurten […]