Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
3:50 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 51 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

Iurretako sanmigelak bueltan datoz, urte biko geldialdiaren ostean

Urte biko geldialdiaren ostean badatoz 2022ko Iurretako San Migel jaiak. Eta horrekin batera ohiturazko Donien atxa, dantzariak, bazkariak… Dagoeneko ohitura bihurtu den Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna ere izango da jaietan. Aipagarria da Edan erromeri taldearen itzulera. Duela 11 urte eman zuten azken kontzertua, eta irailaren 30ean berriro plazan ikusi ahalko da. Baina, ‘Azken ardau dantza’ titulua ipini diote, emanaldi bakarrerako bueltatuko baitira.

Irabazleak: Eñaut Aiartzaguena eta Joanex Izurieta.

Mozorro Egunean berriro ere kolorez jantziko dira kaleak, eta proposatutako gaia hurrengoa da: ‘Marrazki Bizidunak’. Beraz, imajinazioa libre uzteko eguna izango da. Gauean Luhartzekin erromerian ibiltzeko aukera egongo da. Artista nafarrak ere hurbilduko dira plazara. Izan ere, jaietan urtero dantza talde gonbidatu bat egoten da, eta aurten Zangotzako Rokamador taldearen txanda izango da. Urriaren 2an izango da ikuskizun hori. Gainera, eguerdi horretan, Patxi Larralde musikari baztandarrak jauziak eta mutil dantzak joko ditu, jendeari dantzarako grina sortzeko.

Bestalde, nabarmentzekoa da jaien antolaketan Iurretako Udalak eta herriko hainbat elkartek parte hartuko dutela. Jaietan ez da eraso sexistarik onartuko, eta erasoen aurkako protokolo bat egongo da martxan. 688755000 telefonoa egongo da eskura laguntzarik behar izanez gero.

Kartel egileak

Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Eñaut Aiartzaguenak (helduen atalean) eta Joanex Izurietak (umeen atalean) irabazi dute. Diseinuan, marrazkigintzan eta komigintzan lanean diharduen Aiartzaguenak aurretik ere irabazia du lehiaketa hainbatetan.

Hona hemen egitarau osoa:

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu