Miren Amuriza berriztarra Gernikako Euskal Herria Museora bertaratuko da ostegunean bere eleberria aurkezteko: ‘Basa’
EMAKUMEOK MUGAn Euskal Herria Museoak ‘Ondarea eta literatura’ ekintzari ekingo dio. Miren Amuriza Plaza bertsolari berriztarra izango dute museoan Basa bere lehen eleberriari buruz hitz egiteko. «Liburu horretan euskal landetako bizitza tradizionala eta garai berrien arteko talka ikusiko ditugu, besteak beste», azpimarratu dute. Data, ostegunean izango da eta 17.30etik aurrera dohainik. Hori bai, zure plaza erreserbatu […]