AMOREBONOAK: 32.000 txartel eta 160.000 euroko inbertsioa Zornotzan
Ekainaren 1ean abiatu zuen Udalak, Dendariak eta Iraunkorrekin elkarlanean antolatutako ‘Amorebono 2023’ kanpainaren bosgarren edizioa, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin, eta abenduaren 15era bitarte iraungo duena. Urte sasoi honetan, Gabonetako opariak eta otorduetarako jakiak herrian erostera animatu ditu herritarrak, erosketa horiek egiteko aukera paregabea eskaintzen baitute Amorebonoek. 70 saltokitik gora dira kanpainara atxikitu direnak; horien artean komertzioak […]