Osteguna,
2024ko Maiatzak02

MugaKultura

loader-image
Durango
7:56 pm,
temperature icon 13°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

AMOREBONOAK: 32.000 txartel eta 160.000 euroko inbertsioa Zornotzan

Ekainaren 1ean abiatu zuen Udalak, Dendariak eta Iraunkorrekin elkarlanean antolatutako ‘Amorebono 2023’ kanpainaren bosgarren edizioa, tokiko merkataritza sustatzeko helburuarekin, eta abenduaren 15era bitarte iraungo duena. Urte sasoi honetan, Gabonetako opariak  eta otorduetarako jakiak herrian erostera animatu ditu herritarrak, erosketa horiek egiteko aukera paregabea eskaintzen baitute Amorebonoek.

70 saltokitik gora dira kanpainara atxikitu direnak; horien artean komertzioak eta ostalaritza establezimenduak dira gehiengoa, baina badira lehen sektoreko negozioak ere. Hori horrela, eta lehen sektore honi babesa emateko helburuarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak animatu nahi ditu bonu hauek eskuratu eta bertako produktuak  erostera.

Era berean, ostalaritza eta komertzianteei zuzenduta, Udalak gogorarazi du hauek kanpaina amaitu arte izango dutela izena emateko aukera.

32.000 bonu eta 160.000 euroko inbertsioa

Amorebieta-Etxanoko merkataritza jarduera sustatzeko, 160.000 euroko aurrekontua bideratu da ‘Amorebono 2023’ kanpainara eta guztira 32.000 bonu jarri dira eskuragarri. Pertsona bakoitzak 11 bonu eskuratu ahal izango ditu gehienez: bost lehengo sektorera bideratuta eta sei gainerako negozioetan erosketak egiteko. Bonu bakoitzak 15 euroko kostua izango du eta 20 euroko balioa.

Bonuak Amorebieta-Etxanoko Udalaren kutxazain automatikoetan eta Zelaieta Zentroan eskuratu ahal izango dira. Lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da NAN elektronikoa edukitzea edo BAKQ sistema aktibatua izatea (Udalean HAZn aktibatu daiteke). Laguntza behar dutenek Udalaren HAZera jo ahal izango dute 07:30-15:00 ordutegian.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu